
Atzo oso egun berezia izan zen gure Ikastolan, izan ere, Mari Domingi etorri zen. HH eta LH 1. ziklora joan zen gutunen bila gero Olentzerori emateko. Umeekin hitz egin, abestu eta barre egin zuen. Geure txikitxoak aho zabalik geratu ziren bera heldu zenean. Beraien aurpegiak ilusioaren islada.
Laster arte Mari Domingi!
Asteburu ona izan!