Pasar al contenido principal

Errigora, sustraitik espaziora!

Irudia
Errigora

Aurten ere martxan da Errigoraren "Euskarari Puzka" kanpaina! Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuak kontsumituz, bertako ekoizleak eta euskalgintza babesteko aukera dugu. Saskien balioaren %25 euskararen aldeko proiektuetara bideratuko da.

Hiru saski aukeran:
🖤 Beltza: 60 €
💚 Berdea (ekologikoa): 65 €
❤️ Gorria: 75 €

Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolak gure laguntza behar du!

Nafarroako Goi Erriberan, euskarak presentzia mugatua duen ingurune batean, Ibaialde Ikastolak hamarkadak daramatza haurrei euskaraz ikasteko aukera eskaintzen. Hezkuntza-proiektu bat baino gehiago da: euskararen transmisiorako eta herriko komunitatea indartzeko ezinbesteko erreferentea.

Gaur egun, ordea, egoera larria bizi du, Nafarroako ikastolek hezkuntza-itunen murrizketen aurrean mobilizazioak egin dituzten testuinguruan. Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da ikastolen arteko elkartasuna.

💚 "Euskararen haziak ereiten" egutegi landagarria eskuratu ahal izango dugu 10 euroren truke. Horietatik 5€ zuzenean Ibaialde Ikastolara bideratuko dira. Egutegia saskiarekin batera eskatu behar da.

📅 Eskaerak: urriaren 22tik azaroaren 12ra.

📦 Saskiak Lautada Ikastolan bertan jaso ahal izango dituzue! Aukeratu gure ikastola jasotzeko gune gisa.

🌐 www.errigora.eus (esteka bioan)

Euskara, auzolana eta elkartasuna. Animatu parte hartzera! 💚

 

Últimas noticias

Ekainaren 13a, denok Argantzunera!
Urriak 24an ikasturteko lehenengo auzolana egin zen eta a zelako giroan aritu ziren elkarlanean!