Ekainaren 13an egingo da jaia, Argantzunen, bertako ikastolak antolatuta eta Arabako gainerako zazpi ikastolen laguntzarekin. Gaurko aurkezpenarekin abiatuko da ikastolen, herritarren eta lurraldeko eragileen arteko elkarlana sustatzeko urte osoko egitasmoa. Ikastolak antolatuko duen bosgarren Araba Euskaraz izango da 2027koa.
Unai Mendizabal Araba Euskaraz Elkarteko lehendakariak eta Igone Zubizarreta Argantzun Ikastolako zuzendariak aurkeztu dituzte helburuak, leloa eta irudia. Trebiñun euskarazko hezkuntza indartzeko eta ikastolaren etorkizunerako sostengua biltzeko aukera izango dela nabarmendu dute. «Argantzunek hartuko du antolakuntzaren ardura, baina ez du bakarrik egingo bidea. Arabako zortzi ikastolen egitasmoa da hau», adierazi du Mendizabalek.
Lautada Ikastola