Irudia
Gaur ikastolan Gau Beltza ospatu da. Izan ere, batzuetan Halloween hitza entzun arren badakigu 1950.hamarkadara arte Euskal Herrian bizirik iraun zuela. Orain pixkanaka gure arbasoek egiten zuten bezala berreskuratzen ari garen jaia da.
Ikastolan ere horri eutsi zaio eta LH5 eta LH6ko irakasleek eta ikasleek parte hartu dute egun hori prestatzen. Atsedenaldia ondoren LH5 eta LH6ko ikasleek nahi izan dute azkar batean mozorratu, beraiek lehenago egindako mozorroa. Zuzenean LH1 eta LH2ko ikasleak ikaratzeko irrikan beraiekin beldurrei buruz hitz egin dute. Beldur batzuk onak direla, gu babesten gaituztelako. Ondoren, enparantzara igo dira, herritarrei galdetzeko.
Polita izan zen, datorren urtean errepikatzeko prest!
Lautada Ikastola