INFORMATIKA GELA: ERABILERA LIBREA
Ordutegia
Asteazkenetan 14:30-17:00 arduraduna: Rakel
Ostiraletan 14:30-17:00 arduraduna: Txus
ARAU OROKORRAK
- Gela eta ordenagailua erabili ahal izateko arduradunei jakinarazi behar zaie, irekita aurkitzen bada ere, erregistro orrian sinatu behar da.
- Arduradunari adieraziko zaio erabiliko den ordenagailuaren zenbakia.
- Informatika gelatik alde egitean, arduradunari jakinarazi behar zaio gela itxita geratu behar baita.
- Ordenagailua erabiltzen hastean arazoren bat detektatzen bada, arduradunari jakinarazi beharko zaio, bestela, erantzukizun osoa erabiltzaileak berak izango du.
- Erabiltzaileak baliatutako ordenagailuaren erantzukizuna izango du arazo bat gertatuz gero.
- Gelan ezin daiteke ezer jan eta ez edan.
- Ordenagailuaren periferiko guztiak (sagua, teklatua, pantaila) bere lekuan egon behar dira erabilera amaitzean.
- Ordenagailuak amaitzean ondo itzali behar dira eta laneko postua garbi utzi.
- Ordenagailuaren konfigurazioren bat aldatu edo porgramaren bat instalatu nahi bada, IKTko arduradunaren baimena beharko da, beraz momentuan ezin izango da ezer egin.
- Ordenagailuak akademikoak ez diren jardueretarako ezin dira erabili (jokoak, elkarrizketa interaktiboko programak, etab.).
- Sistemaren segurtasun mekanismoak bortxatzea helburu duten edo haien funtzionamendu egokia aldatzen duten programak nahita erabiltzea debekatuta dago bai eta sarearen funtzionamendua arriskuan jar dezaketen aplikazioen erabilera ere.
- Ezin da gainerako erabiltzaileak molestatu.
- Birus informatikoak sartzea ekidin asmoz, erabiltzaileek, saioa hasi aurretik, euren pendriveak garbi daudela egiaztatu beharko dute.
- Araudi hau Lautada Ikastolako Barne Araudian sartuko da eta erabiltzaileak hemen aipatzen diren arauez gain Ikastolako Barne Araudia ere bete beharko du.