Goizeko ordutegi jarraia dute gure ikasleek, eta arratsaldeetan irakasle bakoitzak saio espezifikoak antolatzen ditu hurrengo helburuekin:
Ikasle guztien arrakasta akademikoa ahalbideratzea.
Ikasleen aniztasunari modu pertsonalizatuan erantzuna ematea.
Beharra duten ikasleekin Euskara lantzeko orduak eskaintzea, %100ean formalak ez diren testuinguruetan euskara erabiltzeko aukerak sortuz.
Ikastolaren Hezkuntza Proiektuan zehaztuta ditugun helburuak eta Ikaslearen Irteera Profileko ezaugarriak irakastorduzkoak ez diren une hezitzaileen bitartez lantzea.
Eskola-denboraren kudeaketa eredu berriak erakutsi, erabili eta ebaluatu.
Egoera zaurgarrian dauden ikasleen egoera sozial zein emozionalean arreta berezia jartzea.
Ikasle bakoitzaren autonomia zein konpetentzien garapenean laguntzea, beraien denbora libre kudeatzen irakatsiz.
Ikasleen artean aukera berdintasuna bermatzea arlo akademiko zein pertsonalean, etxeko giroak edo baldintza sozioekonomikoen alorrean dauden gabeziak konpentsatuz.
Lautada ikastolan bizikidetza positiboa eta hezkidetzaren balioak sustatzea.
Lautada Ikastolaren hezkuntza proiektua hobetzea, komunitate osoaren beharrak eta iritziak kontuan hartuz eta proiektuarekiko asebetetze maila igoz.
Lautadako ikastolako heziketa eskaintzea gurasoen parte hartze handiagoarekin eta herriko eragile sozial eta kulturalen parte hartzearekin aberastea.
Sarritan oharkabean pasatzen zaizkigun baina, ikerketa eta datuen arabe