Euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin egindako proiektua da Eleanitz. Hori lortzeko, ekintzan oinarritutako ikuspegian sortutako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoak erabiltzen dira. Betiere ikaskuntza esanguratsua gauzatuz eta ikasten dutena besteekin partekatuz eraikitzen da (adibidez, ipuin dramatizatuak, jolasak, abestiak, etab.).
Ahozko komunikazioa lehenesten da. Hasieratik hitzak solteak, gero esaldi motzak eta pixkanaka joango dira hizkuntza barneratzen eta erabiltzen. Beraz, idatzizkoa aurrerago berenganatuko da. Eleanitz proiektuaren barruan “Hocus and Lotus” pertsonaiekin murgiltzen gara LH1 eta LH2ko ikasleekin. Lautada Ikastolan LH1 eta LH2ko ordutegian saiatzen gara egunero hizkuntza entzuteko edo praktikatzeko klase txikiaz gozatzea.