Ikasle berrientzat plaza eskakizunen epea urtarrilaren 30etik otsailaren 10a arte izango da. (otsailaren 9a arte on-line egiten diren eskaereentzat).
Gu eta gure proiektua esagutu nahi baduzue, aurten bi bilera egingo dugu:
- asteartean, urtarrilak 31, Haur eta Lehen Hezkuntzako familientzat
- ostegunean, otsailak2, DBHko familei zuzenduta.
Biak, arratsaldeko 17:30tan, ikastolako balioanitzeko gelan, izango dira eta En ellas se os informará sobre todo y tendréis la oportunidad de conocer la ikastola.
Eskaerak egiteko epearen barnean, eskatzaileak zentru bakar batean aurkeztu dezake eskaera eta hau lehenengo postuan aukeratzen duen zentruan egin behar du. Zentru honetan eredu bat baino gehiago eskatzeko aukera izango du, lehentasun ordenean. Eskaera zentru bat baino gehiagotan aurkezten badu, Hezkuntza Sailak eskaerak baliogabetuko ditu.
Eskaera bi modutan egin daiteke:
- On-line: Hezkuntza Sailak prestatutako aplikazio informatiko baten bidez. Eskaerak ez dute inolako baliorik izango, lehenengo postuan adierazitako zentruak hau konbalidatu arte.
- Lehenengo postuan aukeratutako zentruaren idazkaritzan: Honekin batera bidaltzen dizuegun formularioa, beteta eta sinatuta eta aurrerago aipatzen diren dokumetu guztiak ekarri behar dituzue. Formularioan guraso bien datu pertsonalak agertu behar dira (guraso bakarreko familien kasuan izan ezik)
Matrikulaziorako aplikazio informatikoak inprimaki bakoitzari eta modu aleatorio baten, ordenerako zenbaki bat emango dio. Zenbaki hau, berdinketa kasuetan erabiliko da. Idazkaritzatik, zuen datuak sisteman sartu ondoren, zenbaki hau agertzen den frogagiri bat posta elektronikoz bidaliko dizuegu.
Idazkaritzako ordutegia eskaerak aurkezteko, hurrengoa izango da: 9:00tatik 13:30tara eta 15:00tatik 16:30tara, astelehenetik ostegunera, eta 9:00tatik 12:30tara ostiraletan.
Jarraian kontuan hartu behar den informazioa duzue:
- Eskaera orria
- Baremazioa
- Zaintza zerbiztua
- Eskaerarekin batera ekarri behar den dokumentazioa
- Egutegia
TRIPTIKOA
"IKASTOLA" ALDIZKARIA: