IKT: Informazio eta Komunikazio teknologiak
Azken urteotan gizarteko arlo gehienetan bezala, bilakaera erraldoia izan da hezkuntzaren digitalizazioan. Ez soilik administrazio eta ebaluazio gaian, baita eduki eta klase barruko eguneroko lanean ere. .
Eraldaketa honekin atzean ez gelditzeko eta egungo beharrei eratzun ahal izateko Lautada ikastolan harreta berezia jarri diogu azken urteetan. Covid egoerak bultzada eman digu eraldaketa azkartzen baina honen aurretik ere bide hau jorratzen genbiltzan..
Eraldaketa ez da soilik islatzen ikastola mailan gailu gehiago izatean, LH5etik aurrera ikasle bakoitzak bere gailua du, klaseetako martxa eta etxean egin beharrekotarako prest egoteko. Honez gain, gero eta eduki gehiago ematen dira digitalki, beren autonomia landuz eta arlo digitalean beren gaitasunak hobetuz. DBH zikloan ikasgela birtualak ere erabiltzen dituzte egunero, gai ezberdinen edukiak jaso, lanak eta proiektuak bertan aurkeztu eta eguneroko lanaren zati garrantzitsu bat bihurtuz.
Irakasleek orokorrean ere eguneratze prozesu handiak eman dituzte egungo behar digitaletara egokitzeko, aurten adibidez DIGIPREST ikastaroa egin berri du irakaslego osoak, A2 mailara egokituz.
Azkenik esan, irakaslego, idazkaritza eta langile ezberdinen arteko hartu emanen eta infomazioa kudeatzeko moduak erabat digitalizatuak ditugula gaur egun.
Honek guztiak Europa mailatik EUROPEAN STEAM titulua lortu dugu. Garrantzia handiko onartpena Europa mailatik iritsitakoa eta Ikastolen Elkartearekin batera egindako lan gogor eta saiatuaren adibidea. Hurrengo urteetan modu berean lanean jarraitzeko bidea erakutsi digu
fitxategiak
IPD LAUTADA IKASTOLA.pdf