Oihane Ruiz, Curlin jokalaria ikastolan
Gaur, urtarrilak 23, LH3. eta 4. mailetako ikasleek bisita berezia izan dute. Oihane Ruiz gure ikastolara etorri da bere esperientziari buruz hitz egitera. Curling kirolaren ezaugarriei buruz eta bere ibilbideari buruz hitz egin ondoren, praktikan jarri dute kirol hau.
Oihanek hainbat kirol probatu zituen txikitatik: xakea, eskubaloia, irristaketa, arku jaurtiketa, besteak beste, eta 16-17 urte zituela curling-a aurkitu zuen telebistan. Hala ere, 23 urte bete arte ez zuen kirol hori probatzea erabaki eta, harrezkero, kirol horri lotu zaio. Harrikadarekin egin zuen ikastaroa bukatzean klubeko kide egin zen eta gaur-gaurkoz zuzendaritza batzordean bete-betean sartuta dabil. Gaur egun, euskal federazioko kide ere bada, eta Espainiako izotz kirolen federazioan dago kirolari. Hainbat modalitatetan lehiatu da: mistoa, binakako mistoa eta emakumezkoa, eta hainbat txapelketatan, lagunartekoak-Bonspiels, txapelketa absolutuak, munduko entrenamenduetarako kanpamentuak, etab. Joan den denboraldian, emakumezkoen taldekideekin batera, emakumezkoen Espainiako txapelketa irabaztea lortu zuten klubaren historian lehen aldiz, eta hortik Lituaniara joan ziren, Europako C Txapelketa jokatzera. Azaro honetan Suediako selekzio nazionalarekin ere lehiatuko da Europako B Txapelketan.
ESKERRIK ASKO OIHANE!!