Mari Domingi eta Olentzeroren bisita
Asteartean oso egun berezia izan zen gure ikastolan; izan ere, Mari Domingi Haur Hezkuntzara eta Lehen Hezkuntzako 1.ziklora etorri zen. Gelaz-gela joan zen gutunen bila gero Olentzerori emateko. Haurrekin hitz egin, abestu eta barre egin zuen. Geure txikitxoak aho zabalik geratu ziren Mari Domingi heltzean. Beraien aurpegiak ilusioaren islada izan ziren.
Baina ez hori bakarrik, ezin genuen gelditu Olentzero ikusi gabe eta atzo Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1.zikloko haurrek Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan zuten. Ilusioz hartu zituzen bisitatzaileak eta, noski, behar den bezala ongi etorria eman zuten, abesten. Beraiek era primeran portatu ziren eta opari ugari izan zituzten. Behin emozioa eta urduritasuna gainditu ostean, txokolatada eder bat egin zuten indarrak berrituz.