Gau Beltza!

Astelehenean arratsalde berezia izan genuen ikastolan: Gau Beltza ospatu genuen!.  Alde batetik HHko ikasle batzuk 1.mailara joan ziren gozoki batzuk banatzera, a ze sorpresa ona! Musika arloan, LH5eko ikasleak kanta ezagun bat ikasi eta intrumentu ezberdinekin soinu ederra lortu zuten. Gainera, LH6ko ikasle batzuk aurreko astean egindako mozorroak jantzi zituzten eta 1.mailara eta 2.mailara abiatu ziren. Bertan hainbat dinamika egin zituzten, hala nola beldurrei hitz egin eta gero beldur horiek erre zituzten, gau beltzarako eskean ibiltzeko kanta ikasi zuten...

"Xanduli, manduli, kirrikiki... eman jatekoa guri!" 

Hurrengo urtean, Euskal Herriko ohitura honi abagunea eskainiko diogu. Eskertu behar dugu jai honetan parte hartu duten guztiei, haien artean, ikaslei, familiei eta irakasleei! 

AUPA ZUEK!

Mota: 
Orokorra