DBHkoak Itzurunen eta Aizkomendin
Ikasturte luze eta gogor baten ostean, DBHko ikasleek merezitako pare bat txango izan dituzte. Biak ala biak gure inguruko naturan barna aritzeko aitzaki paregabeak izan dira. Lehenenik, eguraldia onari esker parajeak eskaintzen dituen paisai hori-berdeez gozatzeko aukera izan dugu Aratz eta Mirutegi mendien begipean. Aizkomendi trikuharrira bizikletaz jutea izan zen. Agurain eta Egilaz herriak bizikleta tropel baten bitartez lotuz. Bigarrena, Itzuruneko hondartzan egun pasa ederra izan genuen eta ordubetez Urola ibaian zehar paddle-surf kirola praktikan jartzeko ere aprobetxatu genuen. Kurtsoaren amaiera ezin hobea!