Araba Euskarazeko App berria!
Lautada ikastolako DBH3 mailan dauden ikasleek Araba Euskaraz 2022rako aplikazioa sortu dute. Teknologia ikasgaiko Robotika arloan 3. ebaluaketan proiektu gisa erabili dute eta azkenik ekainaren 19rako erabat erabilgarria izango den aplikazioa sortu dute. Ikasle bakoitzak bere aplikazioa sortu du eta ondoren bat aukeratu da egun horretarako denen eskuragarri uzteko. ARABA EUSKARAZ, LAUTADA IKASTOLA, eta IKASTOLEN ELKARTEKO web guneetan egongo da eskuragarri QR kodea. Edozein Android mugikorretan deskargatu eta instalatzeko aukera izango da segurtasun osoz.