Milimetroak topaketa
Maiatzaren 20an LH6 mailako ikasleak Ibarrara joan ziren. Bertan, “Milimetroak topaketan“ parte hartu zuten. 8 ikastolen arteko topaketa izan zen eta 6.mailako ikasleak herri horretan elkartu ziren. Goizean zehar taldeka kirol proba ezberdinetan aritu ziren, elkarrekin bazkaldu zuten eta bukatzeko Ibarrako plazan dantzatu eta abestu zuten. Nahiz eta autobusean komeriak eduki eta bidea pixka bat luzea egin zitzaien arren… merezi izan zuela aitortu ziguten. Herri polita iruditu zitzaien. Gainera, eguraldiak asko lagundu zuen.