Ines Osinaga musikaria DBHn
Ikasbidaian joan aurretik, Prudentzio Deunaren bezperan, DBH3ko eta DBH4ko ikasleek Ines Osinaga musikariaren bisita izan zuten, “Musikariak Ikastetxean” programaren baitan. Ordubete inguruko saioan hainbat gai ukitu zituen ikasleekin izandako solasaldian: bere ibilbide artistikoa, musikari moduan hastapenak, sorkuntza eta euskal kultura…
Trikiaren eta ahotsaren laguntzaz, Loop-a eta beste hainbat tresna erabiliz, bizpahiru kantaren interpretazioa askea ere egin zigun.
Berak sarritan errepikatu zuen bezala… aupa Maurizia!
Mila esker Iñaki Orobengoa Ikastolako aitari soinu teknikari lanetan laguntzeagatik.