Auto defentsa feminista eta maskulinitatea
Aurreko astean, DBH3 eta DBH4-ko ikasleak autodefentsa feminista eta maskulinitate berrien tailerrak izan zituzten Lautada Ikastolan. Gizonduz ekimenak dinamizatutako tailerrean mutilak maskulinitatearen inguruan hausnartzeko parada izan zuten. Eskolan egon daitezkeen jarrera maskulinoak identifikatzeko ahalegina gauzatuz. Neskak “SAFO eskola”-k egindako lau orduko tailerra jaso zuten. Tailerrean emakumearen ahalduntzearen inguruan hainbat dinamika aurrera eraman zituzten.