Euskararen eguna

Euskararen eguna ospatu dugu gaur. Egun berezia aurtengoa,  egoera dela eta ezin izan bait dugu denok elkartu, baina etapaka ekintza ezberdinak egin ditugu. HHn ipuin kontalari bat izan dute; LHko batzuei mago bat etorri zaie, besteek dantza plaza egiten zuten bitartean herriko polikiroldegian. DBHkoek tailer bat izan dute Zabalarten. Euskararekiko konpromisoak ere idatzi ditugu, gazta pintxo bat jan, marraztu, abestu eta dantzatu... Primeran pasa dugu!

Piztu dezagun euskara! eta gogoratu: Egunero euskararen eguna da!

Mota: 
Orokorra