Bideo-kopla lehiaketaren bozketa

Arrakasta handia izan du berriz ere Gasteizko Udalak sustatutako Euskararen Astearen barruan Arabako Bertsozale Elkarteak eta ALEAk elkarlanean antolatutako bideo-kopla lehiaketak: Aurtengo honetan 1.752 umek parte hartu dute. Azken txanpa honetan, bideoak bidaltzeko epea amaituta, bozketa fasea ireki da, eta "bihurrikeriak" gaiaren inguruan sortutako lan guztiak ikusgai dituzue ALEA.eus webguneko atal berezian. 

Azaroaren 29ra arte, bideo guztiak ikusgai izateaz gain, pertsona bakoitzak hiru bideo bozkatu ahal izango ditu; eta gailu bakoitzetik behin bakarrik bozkatu daiteke.

Animatu!

https://alea.eus/araba/1637571473837-bideo-kopla-lehiaketa-2021-bozketa

Mota: 
Orokorra