Ur jolasak Lehen Hezkuntzan

Azken bi aste hauetan eta eguraldia aprobetxatzen  LH 3, 4, 5 eta 6koek ur-jolasak egin dituzte Heziketa Fisiko ikasgaian. Txikienek ikastolako patioan eta besteek herriko frontoian, mota guztietako tramankuluak erabili dituzte ondo pasatzeko: edalontziak, pitxarrak, ur-pistolak, ..... Txirrista bat ere eraiki dute! Orain ikasturtea bukatzen da eta hurrengo ikasturte arte itxaron beharko dute ekintza errepikatu ahal izateko.

Mota: 
Orokorra