Azoka solidarioa

Bigarren hiruhileko honetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleok besteen larruan jartzen ikasi dugu; hainbat arrazoirengatik pertsona askok bizi dituzten egoera ahulak, gureak balira bezala sentitu dugu.

Ikasi eta frogatu egin dugu zerbait egin dezakegula geure eta besteen bizitza hobetzeko: modu osasuntsuagoan elikatu, gelakideen eskubideak errespetatzeko konpromisoak hartu…

Proiektua azoka solidario bat egitea izan da eta horrekin lortutako dirua GKE  batera bidaliko dugu.

Azoka bat egiten denean jendea joaten da eta erosten du. Guk ere hala egin nahi genuen: beste gelako ikasleak eta gurasoak etortzea; baina covid-19 dela eta ez zen posible eta beste aukera bat bilatu dugu: ikastolako irakasleak eta beste langileak gonbidatzea.

Eta atzo, martxoak 18 hori egin genuen. Gure azokara hurbildu ziren eta guk egindako eskulanak ikusi eta erosi zituzten.

Mota: 
Orokorra