EUSLIDERRAK DBH3n
Aurten ere EUSLIDERRAK programan parte hartuko dute DBHko ikasleek. Programaren helburuetako bat euskararen aldeko dinamiketan ikasleei protagonismoa ematea da eta DBH3ko ikasle talde batek, AEK-ko dinamizatzailearen laguntzaz, ondo baino hobeto bete du helburua. Euskararen erabilera sustatzeko 10 erronka proposatu dizkigute, hiru ikastolako eremuan egiteko eta beste zazpiak herrian gauzatzeko.
Gainera, Erronka proposatzen duen kartel bakoitzarekin euskarazko KANTU BAT egin digute opari.