Mari Domingi gutunen bila
Egoera berezi honetan, aurten ere, Mari Domingi Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailara etorri da. Musukoa jarrita eta segurtasun neurri guztiak mantenduz, beste alditan bezain berezia izan da. Klasez klase joan da gutunen bila, gero Olentzeroari emateko. Umeekin hitz egin, abestu eta barre egin du. Geure txikitxoak aho zabalik geratu dira Mari Domingi heltzean. Beraien aurpegiak ilusioaren islada izan dira.